Irudia. Bilbo

IRATZAR, SORTU-REN «IPARRORRATZA»

2014ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
«Jokaleku sozial eta politiko berriak gauzatu ahal izateko, irudikatu, pentsatu, asmatu eta landu egin behar dira». Oinarri horri eutsita eratu du Iratzar fundazioa Sortuk, Floren Aoiz zuzendariak aurkezpenean azaldu duenez. Fundazioa «iparrorratz» gisa erabili nahi dutela adierazi du; «nondik gatozen gogoratu, non gauden argitu, eta bidea egoki aukeratzeko iparrorratz» gisara. Hasier Arraiz fundazioko lehendakariak aldaketa politikoaren beharraz hausnartu ondoren, fundazioaren lan ildo nagusien berri eman du Aoizek: iraganean bildutako «ondare erraldoiaren kudeaketa» izango du lan esparru bat; «diagnostiko zorrotzak» egitea beste bat; eta etorkizuna lantzea hirugarrena. «Jakintza kolektiboa biderkatuz, herri indartsuagoa izanen gara», esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.