Plaka fotoboltaikoak teilatuan, eta sistema geotermikoa lur azpian

Dagoeneko hasi dira Gordailura materialak eramaten; baina, zentroak hartuko dituen guztiak eraman eta sailkatzeko, oraindik zazpi edo zortzi hilabete beharko dituzte. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
2011ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Energia aurrezteko neurrietan berritzailea da Irungo Arretxegainan kokatu duten eraikina. Batetik, eguzki plaka baratze fotoboltaikoa jarriko dute teilatuan, energia garbia lortzeko.

Horrez gain, klimatizazio geotermikoko sistema bat ezarri dutela adierazi dute, lur azpiko energia aprobetxatzeko. Lurpeko energia hartu eta eraikinak klimatizatzeko energia erabilgarri bihurtzen du sistema horrek. Izan ere, lurpeak tenperatura bera mantentzen du urtaro guztietan, eta geotrukaketako teknologien bidez, kaloria naturalak atera eta berokuntza sisteman sartzen direla azaldu dute. Modu horretan, eraikinak behar duen energiaren %80 era garbian lortuko dutela etaurtean energiaren fakturan 42.000 euro inguru aurreztuko dituzte jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.