Sustraiek bizirik diraute

Hasier Larretxeak 'Atakak' poema liburua kaleratu du, «iraganari atxikirik egon ahal izateko tresna»
Hirugarren poema liburua du Hasier Larretxeak <em>Atakak. </em>Aurrekoak <em>Bazaudete? </em>eta <em>Azken bala </em>dira.
Hirugarren poema liburua du Hasier Larretxeak Atakak. Aurrekoak Bazaudete? eta Azken bala dira. GARI GARAIALDE / ARP

Maite Alustiza -

2011ko urriak 18

«Bertakoa ezagutzen duen begirada bat da, urruntasunetik; barnean nituen bizipenak, esperientziak, paisaiak. Bada landa eremuko bizitzari, usaindutako horri egindako gorazarre egite bat, omenaldi bat». Horixe da Atakak (Alberdania), Hasier Larretxearen (Arraioz, Nafarroa, 1982) azken poema liburua. «Denborarekin irekitako bertze ataka bat da», idazlearen arabera.

Arraioz eta Madril. Lehena, haurtzaroaren eta nerabezaroaren sehaska; bigarrena, egungo bizitoki. Herritik hirira salto egin badu ere, Baztango landa eremuari hertsiki lotuta jarraitzen du. «Nahiz eta fisikoki ez naizen bertan bizi, honako liburu hau bertan egoteko modu bat bada; iraganari, memoriari atxikirik egon ahal izateko tresna da».

Identitate pertsonala eta eraikuntza poetikoa osatzeko jo zuen Madril aldera. Hautu pertsonala izan zen, behartu gabea. Bidean, «Baztango basoetara ihes egiteko aitzakia» aurkitu du poesiaren bidez: «Euskaraz poesia idaztea non jaio, non hazi eta non hezi naizen eta nondik natorren oroitarazten didan zutabea da». Sortze prozesuan, urruntasun geografikoa eta emozionala zein modutan garatzen diren aztertu du. «Zein elementu botatzen diren faltan, zein paraje, zein ilunabar, ahots, haize, hizkuntza; gurasoen etxeko usain eta esapideak, landa eremuaren magizismoa, Baztango parajeen fotosintesia».

Faltan sumatu dituenak ez ezik, gogoan izan ditu iraganean etxekoengandik jasotakoak ere: «Txikitan aizkorak nituen eskuan, baita harriak ere. Hori zen nire heziketa, eta gero joan naiz zinema, musika eta literatura garatzen, modu autonomoan. Hein batean, bada horri eginiko omenaldi bat ere, bizimodu hori ere irakatsi didatelako». Poemen sakontasunean nostalgia apur bat badagoela aitortu du Larretxeak.

Poesia «norberaren istorio partikularra kontatzeko asmakizun gisa» hartu du Larretxeak, liburuan jaso duen Charles Simic idazlearen aipuari erreferentzia eginez. Larretxearen arabera, «hasieran kontrajarriak izan daitezkeen irudi eta esamoldeak parez pare jarri, eta bizitzaren mugaldean diren erranahi eta erramoldeetatik edaten du liburu honek». Iragana gogora ekartzearekin batera, «hiriko bizimodutik desintoxikatzeko modua» ere bada.

Lau ataletan banatuta

Atakak horri lau arrakala zabaldu dizkio Larretxeak, liburua lau ataletan banatuz. Lehenak Larretxearen «lurralde eta biztanleen sufrimendu eta ezinegona biltzen du, poesia bizi garen garaiaren erreflexua baino gehiago erreakzioa izan dadin». Bigarren ataleko poemak, berriz, mugimenduan diren poemak dira, Baztango landa eremu batean kokatzen direnak, naturari eta landa bizimoduari atxikiak.

Hirugarrena atala poema labur eta zehatzagoez osatuta dago. Horretan, gizakiaren inperfekzioak «ironia apur batekin» azaleratu ditu. Azken atalean, bertze egileekin dituen «elkarrizketa poetikoak» daude jasota. Artisten obratik abiaturik elkarrizketa izaten saiatu da; horietan, «ahanztura, isiluneak, bizitzaren aldarrikapena eta bizitza duin baten testigantza daude agerian, bizitza eta heriotza».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea maskararekin, Hendaiako tren geltokian. / ©Guillaume Fauveau

Leku publiko itxietan maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da Ipar Euskal Herrian

Ekhi Erremundegi Beloki

Jean Castex Frantziako lehen ministroak adierazi du heldu den astetik aitzina sartuko dela indarrean neurria Frantzian eta Ipar Euskal Herrian. Frantzia iparraldean eta Paris ingurunean foku gehiago agertu dira azken asteetan.

Nekane Murga jarduneko Osasun sailburua agerraldi batean. ©David Aguilar

80 kasu gehiago agertu dira Hego Euskal Herrian

Andoni Rekondo Izagirre - Joxerra Senar

Azken 24 ordutan 58 kasu agertu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta beste 22  Nafarroan. Beste pertsona bat hil da COVID-19aren ondorioz

Iruñeko Carlos III etorbidean, jendea maskara eramanez. Erabilera orokortzen ari bada ere, joera hori areagotzea bilatzen du administrazioak. / ©IÑIGO URIZ /FOKU

Kalean ere, maskararekin

Joxerra Senar

Maskara erabili behar da toki irekietan eta itxietan: gaurtik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; bihartik Nafarroan. Hegoaldean, 80 kasu agertu dira, eta birusaren aurrean erne egotera dei egin dute.

Herritar bat maskara jantzita duela, artxiboko irudian. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Larunbatetik aitzinera maskara derrigorrezkoa izango da Trebiñun

Ainhoa Larretxea Agirre

Sei urtetik gorako herritarrek derrigorrez erabili beharko dute maskara leku ireki zein itxietan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna