K2000ko langileak lanuzteak egiten ari dira, enplegu dosierraren aurka

K2000 ekoizpen etxeko langileek lan uztea egin zuten atzo Galdakaon, enpresako egoitzaren aurrean.
K2000 ekoizpen etxeko langileek lan uztea egin zuten atzo Galdakaon, enpresako egoitzaren aurrean. BERRIA

U.U. -

2011ko otsailak 23
Hamabost langileri eragingo dio K2000-Mediapro enpresak aurkeztu nahi duen enplegua erregulatzeko dosierrak. Ekoizpen etxeko langile batzordea eta zuzendaritza negoziatzen ari dira azkeneko egunetan, baina ez dira ados jarri. Hori dela eta, langileak lanuzteak egiten ari dira. Aurreko astean hamabost minutukoak izan ziren lanuzteak. Atzotik, berriz, ordubetekoak dira. Atzoko lan uztearen ondorioz, ETB1eko Arratsaldero magazina behar baino hogei minutu geroago hasi zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna