Ertzeko notak

2013ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
•Zer fikziozko pertsonaia izan nahi zenuke? Atreyu, Michael Enderen La historia interminable liburukoa.

•Buruz gogoratzen duzun liburu bateko esaldi bat... Buruz ez datorkit ezer. Baina Iñigo Astizen poema liburuan agertzen den lehen poemarekin sentitu nuen lur usaina etorri zait gogora: Poemaren izena: Esperimentu Geofagoa L(ab)orategian.

•Etsai handienari ere gomendatuko ez zeniokeen liburua? A la luz de su mirada, Jose Ignacio Munillarena.

•Zein idazle ezagutuko zenuke gustura? Clarisse Lispector, Virgine Despentes, Mary Shelley, Judith Butler... Egia esan, asko.

•Zeinek emango lizuke beldurra? Mmm... ez errepikatzearren, Edgar Alan Poek.

•Liburu bat irakurri duzun lekurik arraroena? Sentitzen dut, baina oso leku arruntetan irakurtzen dut.

•Bueltatu ez dizuten zer liburu duzu gogoan? Farmacopornografía, Beatriz Preciadorena.

•Liburuak utzi ala oparitu? Oparitu.

•Irakurtzeak pertsona hobeak bihurtzen gaitu? Batzuetan bai eta beste batzuetan ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.