Ertzeko notak

2013ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Zer fikziozko pertsonaia izan nahi zenuke? Gaur Xabinaitor, atzo Otto Pette, bihar Calvinoren Marcovaldo...

Buruz gogoratzen duzun liburu bateko esaldi bat... «Nik zita bat nuen Bernat Etxeparerekin, baina larehunda piko urtez berandutu naiz», adibidez.

Etsai handienari ere gomendatuko ez zeniokeen liburua? Ez dakit, ze gustuko ez dudana arin uzten dut.

Zein idazle ezagutuko zenuke gustura?

Gabriel Aresti edo, idazletzat onartzen bada, Pierre Topet Etxahun.

Zeinek emango lizuke beldurra? Etxahunek berak, segurutik.

Liburu bat irakurri duzun lekurik arraroena?

Ez dakit. Igual oinez noala irakurtzea...

Bueltatu ez dizuten zer liburu duzu gogoan? Azkenaldian Zulo bat uretan bilatu dut alperrik pare bat aldiz.

Liburuak utzi ala oparitu? Gehiagotan utzi.

Irakurtzeak pertsona hobeak bihurtzen gaitu? Irakurtzeak ezagutza handiagoa eta aberatsagoa ematen digu, onerako edo txarrerako; pertsona hobeak beste kontu batzuek egiten gaituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.