Ertzeko notak

2013ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Zer fikziozko pertsonaia izan nahi zenuke? Darth Vader, Star Wars-ekoa.

Buruz gogoratzen duzun liburu bateko esaldi bat... «Hondarra guti da, eta guti hori gaizto». Axular, Gero.

Etsai handienari ere gomendatuko ez zeniokeen liburua? Nahiago ez aipatzea.

Zein idazle ezagutuko zenuke gustura? Nik uste gehien maite ditudanak, nola Euskal Herria oso herri eskuragarria den, denak ezagutzen ditudala. Egia!

Zeinek emango lizuke beldurra? Sentimendu hori nik ez dut lotzen idazle batekin.

Liburu bat irakurri duzun lekurik arraroena? Komun ondoan beti badira klasikoak, besteak beste. Kakaldi bakoitzean parte bat leitzen dut. Baina leku arraro-arraroa den ez dut uste.

Bueltatu ez dizuten zer liburu duzu gogoan? Koldo Izagirreren Gure zinemaren historio txikia; badakit nori, gainera. Irakurtzen baldin badu, jakin beza ez dudala ahazten.

Liburuak utzi ala oparitu? Uztea da galtzea. Hobe oparitzea, zuzenean.

Irakurtzeak pertsona hobeak bihurtzen gaitu? Ez. Pertsonak pertsona gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.