Ertzeko notak

2013ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Fikziozko zer pertsonaia izan nahi zenuke? Topiko bat da, baina Sherlock Holmes, agian. Edo bestela Agatha Christie, baina pertsonaia literario gisa.

Buruz gogoratzen duzun liburu bateko esaldi bat... Hatzfeldek bildutako Ruandako biktima batena aipatuko dut: «Ikasketek ez zaituzte pertsona hobea bihurtzen, ezpada eraginkorragoa».

Etsai handienari ere gomendatuko ez zeniokeen liburua? Laszlo Krasnahorkai idazlearen Al Norte la montaña, al Sur el lago,al Oeste el camino, al Este el río. Ez nuen bukatu.

Zein idazle ezagutuko zenuke gustura? Julio Cortazar.

Zeinek emango lizuke beldurra? Camilo Jose Celarekin beldurturik ez, baina urduri egongo nintzateke.

Liburu bat irakurri duzun lekurik arraroena? Alaba autoan lokartzen da ondo, eta batzuetan autoz joaten naiz itsaslabarrera. Han egoten da bera lo, eta ni irakurtzen.

Bueltatu ez dizuten zer liburu duzu gogoan? Manu Militari.

Liburuak utzi ala oparitu? Utzi ere bai, baina batez ere oparitu, gehienbat egilea jatorra iruditzen zaidanean. Euro bat edo helduko zaio.

Irakurtzeak pertsona hobeak bihurtzen gaitu? Ez. Irakurtzeak zorigaiztoko egiten gaituela pentsatzen dut. Pentsatzen dituzu gauzak bestela hausnartuko ez zenituzkeenak. Heriotzaren inguruan, edo gaixotasunei buruz... Baina ez dago modurik ez irakurtzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.