Komunikazioa

Veo7k albistegi eta kiroletako erredakzioak kenduko ditu

'El Mundo'-k gezurtatu egin du katea itxi nahi duela, baina ekainean 100 langiletik gora kaleratuko dituzte

Eduardo Inda iruindarra da gaur egun Veo7ko zuzendaria. BERRIA.
urtzi urkizu
Donostia
2011ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Kinka larrian da Unidad Editorial taldearen eta El Mundo egunkariaren Veo7 LTDko telebista katea. Ikusle datu eskasak ari dira lortzen —%0,7ko kuota azkeneko hilabetean—. Eta taldearen atzean dagoen RCS MediaGroup enpresa italiarrari pazientzia amaitzen ari zaio. Herenegun arratsaldean, Periodista Digital webguneak katea itxi egingo dutela zabaldu zuen. Handik ordu batzuetara, ordea, Unidad Editorialek gezurtatu egin zuen hori. Ekainerako, dena den, murrizketa gogorrak egingo ditu Veo7k. Albistegietako eta kiroletako erredakzioak kenduko dituzte, 100 langile kaleratuz. Maiatzaren 30ean egingo dute azken albistegia. Datorren denboraldirako programazioari dagokionez, ekoizpen propioko bi saio baino ez dituzte mantenduko: La vuelta al mundo tertulia politikoa eta En confianza.

Galera ekonomiko handiak ditu Veo7k, eta PR Noticias-en arabera, taldeko arduradunak Vertice 360 eta Mediapro ekoizpen etxeekin ari dira negoziatzen, bazkide bihur daitezen. Mediapro La Sextaren akziodun nagusia da. Vertice 360k, berriz, ETB2 katerako Ni más ni menos arratsaldeko magazina egiten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.