Gakoak

2011ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Deustu eta San Inazioko Modulu Psikosozialak egindako ikerlanak indarkeria psikologikoa eragin dezaketen jokabideen zerrenda egin zuen. Hona hemen tratu txarrak antzemateko galdera batzuk:

Kontrola. Norekin hitz egin, egon edo atera behar duzun esaten dizu? Nola jantzi, orraztu edo makilatu esaten dizu? Uneoro non zauden eta zertan zabiltzan jakin nahi du?

Isolatzea. Zure lagunekin egon zaitezen saihesten du?

Zeloak. Beste mutilekin hitz egiten ikusten zaituenean, probokatzen aritzeaz akusatzen zaitu?

Jazarpena. Sakelako telefono, posta elektroniko edo sare sozialetako mezuak begiratzen dizkizu? Zu zauden lekuetan agertzen da aurretik jakinarazi gabe?

Gutxiespena. Zure janzkera edo pentsaera kritikatzen du? Lagunen aurrean gutxiesten zaitu? Zu irrigarri uzten saiatzen da, edo zuri buruzko informazio pertsonala ematen du? Mintzen edo lotsarazten zaituzten gauzak egiten ditu? Zure ordez erabakiak hartzen ditu? Harremaneko arauak inposatzen ditu?

Axolagabekeria afektiboa. Eskatzen dizkiozun gauzei ez die jaramonik egiten? Zuen hitzorduak ahazten ditu? Zure haserreak ergelkeriatzat hartzen ditu? Bere akatsak ukatzen ditu eta ondorioz ez dizu inoiz barkamenik eskatzen?

Mehatxuak. Bere nahia egin ezean harremana moztearekin mehatxatzen zaitu? Zu inoiz ez uztearekin mehatxatzen zaitu?

Sexu harremanak. Oheratzeko presionatzen zaitu? Harremanak izan nahi ez dituzunean kritikatzen zaitu? Ez du antisorgailuekiko erantzukizunik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.