Pertsonaia. Itziar Nogeras

Donostia 2016ko zuzendari berria

Inigo Astiz
2013ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Zuzendari izendapena jasotzerako aipatu zen haren izena zuzendari gisa, eta huraxe izango da azkenean zuzendaria: Itziar Nogeras. Aste honetan hautatu dute Donostia 2016 proiektuko buru, eta, beraz, aurrerantzean hark gidatuko du Europako Kultur Hiriburutzarako plana, eta dimisioa aurkeztu zuen Eva Salaberriren postua bete. Filologoa da formazioz, eta Elhuyar fundazioko zuzendaria izan da orain gutxi arte. Eta, hain zuzen ere, fundazioko lana utzi, eta Donostia 2016ko zuzendari izango zela adierazteko idatzi zuen mezu elektroniko batek piztu ditu hautaketa prozesuaren gardentasunari buruzko zalantzak. Mezu hura lehiaketa publikora deitu ere egin baino lehen idatzi zuelako.

Ika-mika izan da horren kontura geroztik, eta LKS enpresak hartu du, azkenean, postua betetzeko aurkeztutako hemezortzi pertsonen artean zuzendari izateko egokiena hautatzeko ardura. Nogeras da enpresak proposatu duena, eta gehiengoz onartu du izendapena Donostia 2016ko patronatuak: Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien aldeko botoekin eta Espainiako Kultura Ministerioko ordezkariaren abstentzioarekin. Irailean bulego berrietan hasiko da lanean eta murrizketen ondorioz oraindik zintzilik den aurrekontuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.