Sarriegiri buruz webgune bat abiatu du Eresbil musikaren euskal artxiboak

Konpositorearen obrari eta bizitzari buruzko informazio andana jaso dute, baita partiturak eta grabazioak ere

Viktoria Eugenian aurkeztu dute zarzuela. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Donostia
2013ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Eresbil musikaren euskal artxiboak abian jarri du Raimundo Sarriegi konpositoreari buruzko informazioa biltzen duen webgune bat. Aurten izango da Sarriegi hil zeneko mendeurrena, eta, horren harira, konpositorearen inguruko dokumentazioa eskuragarri jarri dute jendearentzat, eresbil.com/web/sarriegui helbidean.

Bertan bildu dituzte Jose Antonio Ansorena txistulariak musikagilearen bizitzari buruz idatzitako biografia bat, jatorrizko zein moldatutako partiturak, gordeta dauden grabazio guztiak —orain arte argitaratugabeak ziren hainbat ere bai,— eta bestelako dokumentazioa. San Sebastian martxa-ren 1924. urteko grabazioa ere entzungai dago, abestiaren grabaketarik zaharrena.

Jon Bagues Eresbileko zuzendaria eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea gustura agertu dira webgunea orain aurkeztu dutela eta. Izan ere, hiru egun baino ez dira falta San Sebastian eguneko danborrada egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.