Jon Mirande idazleaz emanaldi berezi bat gaur, Baionan

Elekatu Elikaturen ekitaldiaren xedea idazlea hobeki ezagutzea da, gogoeta eta kantuen bidez

Nora Arbelbide Lete.
Baiona
2013ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Jon Mirande (1925-1972) idazlearen obra hobeki ezagutarazi, «haren mundu nahaspilatuaren dasta bat eskainiz». Horixe da, hain zuzen ere, gaur gauerako Baionako Elekatu Elikatu elkarteak antolatu duen gaualdiaren helburua. Baiona handiko Espainiako ateko Hor Konpon peñaren egoitzara gonbidatzen du, 20:30ean.

Miranderen obrak hamaika sarbide ditu, baina gaurko ekitaldirako bost ahots dituzte elkartuko Elekatu Elikatukoek. Itxaro Borda idazleak Miranderen obra literarioa aztertuko du, eta Ander Iturriotz idazle eta soziologian doktorea dena, berriz, Miranderen pentsamenduaz ariko da. Luzien Etxezaharreta idazleak, berriz, Mirandek eta Txomin Peillenek 1962an sortu Igela aldizkaria izanen du mintzagai.

Eta hitz hartze horien guztien artetik, Pantxix Bidartek Miranderen poemak kantu musikatu gisa partekaraziko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.