Ezarian. Urte aldaketa

Urte zahar eta berri, zer berri?

Iragandako urtearen balorazioa egiteko eta datorren urtearen asmoen zerrendak egiteko egunak dira gaurkoa eta biharkoa.

BERRIA.
Iñaki Larrañaga- Ainhoa Larrabe
2013ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Urte berriarekin batera, kirola egiten hasiko naiz, erretzeari utziko diot, ingurukoekin hobeto portatuko naiz...». Honela dio atsotitzak: «Urte berri, asmo berri». Eta batzuentzat hala omen. Asko dira urte berriari promes eta erronkak jartzen dizkiotenak. Joan den urtearen balorazioa egiteko eta datorrenari asmo berriz ongi etorria emateko sasoia da. Gorriz janzten denik ere bada horien artean. Beste batzuentzat, ohiko egunak dira, berezitasunik gabekoak. Gertukoekin elkartzeko egunak edo, folio zurietan data idaztean, 2013 jartzeari utzita 2014 jartzen hasi behar den abisua ematen duten egunak.

Ematen zaien ezaugarria ezberdina bada ere, mahai askoren bueltan urte zaharra agurtu eta berriari ongietorria egingo zaio gaur. Lagunekin nahiz senideekin bildu eta 00:00ak noiz iritsiko zain luzatuko dira afariak. Erritua balitz bezala, irudi bera errepikatuko da hainbat txokotan: hamabi mahatsak ahoratu eta irensteko denborarik izan gabe, kopa altxatu eta topa egin: urte berri on! Eta iritsiko da 2014. urteko urtarrilaren lehen eguna. Asmo berriak betetzen hasteko eguna edo, besterik gabe, folio zurian zenbakia aldatzeko eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.