Komunikazioa

Galiziako Xuntak Televigo tokiko katea itxi nahi du

Langileek konzentrazioa egin zuten herenegun, eta itxieraren aurka borrokatuko dira
Televigoko langileen konzentrazioa Xuntaren aurrean, Vigon.
Televigoko langileen konzentrazioa Xuntaren aurrean, Vigon. TELEVIGO / BESTEAK

U.U. -

2011ko martxoak 18
Televigo tokiko telebista kate independentea itxi nahi du Galiziako Xuntak, eta, azken orduko erabaki aldaketarik ez bada, datorren astelehenean instalazioak zigilatu egingo dituzte. Hala jakinarazi dio kateari Galiziako Hedabideen Idazkaritza Nagusiak.

Itxieran «arrazoi politikoak» daudela adierazi du Judith Comesaña Televigoko ekoizpen buruak. «LTDko lizentzietan eskatutako guztia aurkeztu genuen. Baina paper bat falta zela esan ziguten, eta gauza bera adierazi zieten tokiko beste kate batzuei». Diálogos con el alcalde izeneko programa bat egiten du Televigok, eta bertan ikusleen galderak eta iritziak azaltzen dira. «Saio hori ez zaio Xuntari gustatzen, eta horregatik itxi nahi dute Televigo», dio Comesañak. PPk saioa kentzeko eskatu izan du.

Televigoko langileek auzitara jotzea erabaki dute, Xuntak eragindako kalteengatik. Halaber, herenegun konzentrazioa egin zuten Vigon Xuntak duen egoitzaren aurrean. Hedabideen Idazkaritza Nagusiaren aurka kereila bat jartzea ere ez dute baztertzen.

Vigon sortutako aurreneko tokiko katea da Televigo. 1995. urtean hasi zituen emanaldiak. Barne ekoizpenaren aldeko apustua egiten dute programazioan.

LTDko hiru lizentzia daude Vigon. Localiarena da bat, eta beste biak emateko asmorik ez duten bi enpresaren esku daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna