Libertyk Prisako 3.000 langile kaleratzea proposatu du

Juan Luis Cebrian Prisatik ateratzeko prestatzen ari da, eta Libertyk Santillana saldu nahi du

U.U. -

2011ko urtarrilak 22
Prisa komunikazio taldea langile murrizketa gogor bat ari da prestatzen. Nazioartean 14.000 langile ditu taldeak, eta horietatik 3.000 kaleratzea proposatu du Liberty AEBetako enpresak. Iazko martxoan Prisak akordio bat egin zuen Liberty Acquisition Holdings AEBetako enpresarekin. Akordio horren ondorioz, Libertyren esku gelditu ziren akzioen %57,7. Gaur egun akzioen %65 kontrolatzen ditu Libertyk.

Langileen kaleratzeaz gain, Libertyk Santillana argitaletxea saldu nahi du. Duela gutxi Prisak argitaletxearen %25 saldu zuen, 278 milioi euroren truke. Manuel Polancok Santillanaren beste %25 bat burtsara atera nahi du eta kontrolari eutsi. Libertyk, berriz, osorik saldu nahi du.

Prisa taldea azkeneko hilabeteetan desegiten ari da. Libertyren kontrola dago batetik, eta Tele5k Cuatro erosi izana bestetik. Hala, Silvio Berlusconik gero eta kontrol handiagoa du Prisako komunikabideetan.

Testuinguru horretan, taldean gizon indartsuenetako bat izan denak, Juan Luis Cebrianek, Prisa utziko du laster. Libertyren arabera, ekainerako utz dezake Cebrianek Prisa. Hainbat urtez akzio gehien izan duen pertsona izan da Cebrian. El PaĆ­s-eko aurreneko zuzendaria izan zen eta azken urteetan Prisako kontseilari ordezkaria izan da.

Bestalde, Digital+ enpresak aste honetan onartu du administrazio kontseilu berria. Telefonica eta Tele5 kontseiluan sartu dira, bakoitzak akzioen %22 bereganatuta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna