Nola eteten dira haurdunaldiak?

2013ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
ABORTATZEKO TEKNIKAK

Abortu farmakologikoa. Gero eta hedatuago dago haurdunaldiaren zazpigarren astera arte botiken bidez abortatzeko aukera. Mifepristona izeneko antiprogestageno bat erabiltzen dute prozesua geldiarazteko. Hura hartu eta 36 edo 48 ordura, beste botika bat ematen diete andreei, umetokiko edukia botatzeko; hilekoaren antzeko odol ateratzea eragiten die.

Abortu kirurgikoa. Haurdunaldiaren hamabosgarren astera arte, umetoki lepoa dilatatuz eta umetokiaren barruko edukia xurgatuz egiten dute abortua; anestesia lokala jartzen zaie emakumeei. Hamaseigarren astetik hemeretzigarrenera, antzekoa da teknika, baina, xurgatu ordez, umetokia hustu egiten dute tresna kirurgikoen bidez; anestesia orokorra jartzen zaie emakumeei. Hogeigarren astetik aurrera, teknika mistoa erabiltzen dute, botikak eta jardun kirurgikoa uztartuz.

Erditzea eragitea. 22-24 asteetatik aurrera fetua bideragarria da; beraz, teknikoki ez da aborturik egiten. Haurdunak osasun arazoak baditu eta fetua onik bada, erditzea eragiten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.