Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Diskurtsoak

2014ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Gazteagoak ginenean, anaia-arrebok txantxa bera egiten genion gure amari Gabon gauan.

-Ama, afaria zer ordutan? Bederatzi eta erdietan, ezta?

Ama haserretu egiten zen, bederatzietan hasiko ginela afaltzen, eta puntual iristeko. Orduan gure aitak arrazoia ematen zion amari, hartara Espainiako Erregearen Gabonetako diskurtsoa ikusiko genuela denok batera.

Gure aitari bost Borboikoaren diskurtsoa, baina era horretan esaten zigun lasai ibiltzeko eta bederatzi eta erdiak baino lehen ez ginela afaltzen hasiko.

Txantxa bat. Hori zen gurean diskurtso hura.

Eta hala jarraitzen du izaten.

Alabaina, gure politikarientzat gauza serioa da. Serioa eta garrantzitsua. Hain garrantzitsua non denak saiatzen diren imitatzen. Eta gauzak horrela, Gabonak iristean, ttak!, denek daukate diskurtsoa prest: Urkulluk, Masek, Nuñez Feijook… Ez dago presidenterik Gabonetako diskurtsorik ez duenik…

Diskurtsoen modara apuntatu den azkena Yolanda Barcina izan da.

Diotenez, diskurtsoa prestatzen ari zirela, Yolandari zera otu zitzaion: Mandelaren esaldi ospetsu bat txertatzea. Aipu bat, esaldi biribil bat, ez Mandela bereziki gustukoa duelako ez bada haren heriotzaren olatuaren indarra aprobetxatzeko. Eta bilatzeko agindu zien laguntzaileei.

«Nire lurraldean, lehendabizi kartzelara eramaten zaituzte eta gero presidente izendatzen zaituzte».

Txantxa bat zen, noski, paralelismo errazekoa. Diotenez, proposamenak sutan jarri zuen Yolanda…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.