Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Z.E.E. plana

2012ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Bai, badakit oso kriptikoa dela gaurko izenburua, baina kasik hala nahiago. Burutik zebilkidan bigarren izenburua —Espainia Euskadi da— askoz ere argiagoa zen, baina susmoa dut Barne Ministerioko funtzionarioek adi irakurtzen dituztela gure zutabeen izenburuak eta horren baitan erabakitzen dutela zer itzuli eta zer ez. Eta zer nahi duzue nik esatea, Espainia Euskadi da askoz deigarriagoa zen, bai, baina baita askoz ulergarriagoa ere, eta ez nien plazer hori eman nahi. Badakizue, funtzionario maiteak, zertaz ari naizen jakin nahi baduzue, gutxienez erdiraino iritsi beharko duzue!

Z.E.E. Plana. Labur-labur azalduta, Z.E.N. Plana zenaren bertsio gaurkotua da. Ohartu dira, ohartu direnez, ekonomiaren gaiak ihes egingo diela eskuetatik, luze gabe krisiaren lehergailuak eztanda egingo diela esku artean eta hasi dira makineria martxan jartzen. «Azken partidan gola sartu duen aurrelariak hamaikakoan jarraitu behar du», dio futbol zelaietako maxima horietako batek, eta Espainiako Estatua, zerbait izatekotan, estatu futbol zalea denez, hitzez hitz aplikatzen hasiko dira aurki. Lehenik eta behin, kode penala.

Sarean protesta egiteko antolatzea, terrorismoa! Poliziaren aurrean era baketsuan esertzea, indarkeria! Erakunde publiko baterako sarbidea oztopatzea: desordena publikoa!

Zona Especial España.

Euskadin funtzionatu bazuen, Espainian ere funtzionatuko du.

Espainia Euskadi baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.