Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Crowdfunding

2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Proiektu kultural batek aurrera egin dezan dirua musu-truk edota sari sinboliko baten truke ematea, horra crowdfunding-aren oinarri filosofikoa. Funtsean zera da, betiko mezenasgoa, gaur egungo teknologia berrietara egokitua. Funtsean, sortzaile ororen amets erotikorik behinena, desirarik ezinezkoena. Zoritxarrez, mezenas gutxi geratzen da munduan, eta hutsunea betetzeko sortu da crowdfunding-a, mezenas txiki askoren laguntzaz finantzaketa era berriak topatzeko.

Etxean bertan badugu adibide interesgarri bat, Kerobia musika taldearena, zeinak asteak baitaramatza Supernova izeneko egitasmoa aurrera atera nahian. Mezenas txikiak sarean bilatu dituzte, baita mordoa aurkitu ere: 654 lagun 29na euro jartzeko prest. 654 burugabe, ezagutzen ez duten produktu bat bultzatzen. Ekainaren 30erako 750 lagun aurkitu ezean, dena bertan behera geratuko da eta dirua itzuli beharko dute. Pena litzateke baina horrelakoa da crowdfunding-a.

Baten batek esango du propaganda egiten ari naizela. Eta egia da. Baina badago beste arrazoi bat: Espainiako zorraren harira, eztabaida semantiko batean sartu gaituzte… erreskate… laguntza… mailegu biguna… Nago baten bati «crowdfunding banketxeen erara» otuko zaiola eta ez… hori ez. Ezta pentsatu ere!

Egia da bankarien amets umelak denon artean ordainduko ditugula, bai. Eta egia da, halaber, lapurtzen behintzat, artistak direla…

Baina, argi gera bedi: crowdfunding-a beste zerbait da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.