Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Argi urdinak

2012ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Ene lagunok, gaurkoan argi eta garbi esango dut hasieratik: Mayor Orejak arrazoia dauka. Eta kitto. «Astakeria galanta da manifestazioetako istiluak telebistan ematea», esan zuen eta bete-betean asmatu zuen. «Poliziak eta manifestariak elkar jokaikusteak parte hartzerabultzatzen du». Egiaberdaderoa, baiki!Nik neuk ondo frogatutadaukat. Enpirikoki, gainera.

Eta ederki damututa nago.

Dena larunbat gauean gertatu zen. Nire lagun Felix eta biok betiko tabernan geunden. Bezero gutxi —krisiari esker— eta haiek denak kalean —tabakoaren kontrako legeari esker—. Gu, ordea, taberna barruan, auskalo zenbatgarren garagardoa hartzen, telebistako futbolari so. Partida bukatuta, tabernariak telebistako kanala aldatu zuen, eta han agertu ziren Neptuno plazako manifestariak eta poliziak, borrak eta hesiak, anbulantziak eta kazetarien kaskoak. Eta argi urdin hipnotiko haiek…

Mayor Orejak arrazoi, bai, ikuskizun hari begira sartu baitzitzaidan parte hartzeko gogoa. Gogo itzela. Bost axola nola, bost axola zertan. Pankarta bat hartu eta edozer oihukatzeko gogoa nuen. Lurrean esertzekoa. Edozer.

Telebistan, polizia manifestariei oldartu zitzaien. Eta nik zerbait egin behar nuela sentitu nuen. Baita egin ere.

Sekulako ostia eman nion nire lagun Felixi.

Gero, lurrean zegoela, atxilotzekotan egon nintzen, baina alde egiten utzi nion… Errukia, akaso? Ez dakit… Oraindik ez dut ulertzen…

Argi urdin madarikatu haiek…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.