Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Trainerua

2013ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak hamaika funtzionario ditu horrelako gauzetarako. Hamaika funtzionario zoli, aukerak detektatzen jantziak. Aukera non, proposamena han. Eta aurtengo San Miguel liga Bartzelonan hasiko zela jakin zutenean, Euskadi marka lau haizetara zabaltzeko aukera ikusi zuten.

Aukera bikaina zen: traineruak Bartzelonara eraman eta haiekin batera pintxoak eta txakolina dastatu, harri-jasotzaileak eta txapelak erakutsi. Den-dena Eusko Label!

Eraman, bai, baina ekarri ez zuten ezertxo ere ekarri. Lastima! Behin haraino joan eta guri oparirik ez ekartzea ere! Nik zer dakit, butifarra batzuk, calçots batzuk… edo, zergatik ez, kataluniarrak eraikitzen ari diren castell-aren kopia bat.

Niri, behintzat, sekulako ilusioa egingo lidake horrelako castell bat gure kaleetan ikusteak. Castell izugarri garai bat handik estatu berri baten jaiotza ikusteko. Eta puntan, Urkullu jauna, kasko batekin, noski.

Bai, badakit Katalunian dena ezberdina dela. Eta badakit, halaber, Katalunian Mas jauna beldurrak airean dagoela, ez litzatekeela castell-era igoko baldin eta herriak behartuko ez balu, baldin eta Oriol Junquerasek potroetatik helduko ez balio…

Nik Urkullu jauna ikusi nahiko nuke casteller-ez jantzita. Urkulluk, ordea, traineruak nahiago ditu. Bera patroi eta herria arraunlari.

2015ean estatu berri bat ez, status berri bat.

Norbaitek azaldu beharko lioke traineruetan arraunlariek ez dutela ikusten patroiaren norabidea zein den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.