Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Kontraespioitza

2013ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
(BERRIAko ikerketa sailak AEBetako Segurtasun Nazionalerako Agentziaren bi funtzionariori grabatutako telefono elkarrizketa).

—Ziur al hago, Walker?

—Susan, egongo ez naun ba! Hau larria dun. Hire gainekoak Espainiako egunkari batek gure telefonoak ziztatu dituela enteratzen badira, gureak egin din.

—Arrazoi duk, Walker, oso larria duk. Nor da satorra? Snowden?

—Snowden ez, baina kontaktuak ditizten berarekin.

—Orduan, nor?

—Etxaniz.

—Etxaniz? Nor da hori?

—Friki txatxu eta ezdeus bat, kalamitate hutsa gure datuen arabera, baina, oker ez bagaude, pantaila moduan erabiltzen diten. Morroi horrek botere handiko jendea zaukan atzean. Merkeli egindako ziztadarena beraiek pasa ziotenan Snowdeni.

—Eta zer daki Etxaniz horrek?

—Dena.

—Dena?

—Bai, dena. Eta zabaltzeko prest zagon. Orain arte, lehentasuna eman zion barneko kontuei, Espainiako Barne Ministerioak egiten dituen jukutriak zabaltzeari eta salatzeari. Badakin, Madrilgo estolderiak gainezka zauden… Baina orain guri hasi zaigun mehatxuka, tontoarena ez egiteko, 60 milioi telefono elkarrizketa ez direla behar, grabaketa bat nahikoa dela gure bizitza infernu bilakatzeko. Eta dena omen zakin gutaz…

—Guk ez diagu ezer txarrik egiten, Walker. Amerikarrak gaituk, mendebaldeko zaindariak, haien hobe beharrez zelatatzen ditiagu…

—Gutaz esan dinat… Hire senarrak gure artekoa baleki…

—Ulertu diat… Istripu baten itxura izan dezala…

(Erredakzioan itzulia)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.