Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Gallardonen memoriak

2013ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
...badut, ordea, arantza bat bihotzean: aitona inoiz besarkatu ez izana…

…1954an hil zen, ni jaio baino lau urte lehenago…

…itzal handiko gizona izan zen aitona. Francoren ondoan borrokatu zen, ez lubakietan ez bada egunkari eta luma artean. Hamaika gerra-kronika idatzi zituen eta haien bitartez, Espainiako Historia ez ezik bere izaera eta pentsamendua ere ezagutu ditut. Harro esan dezaket: ni Victor Ruiz Albenizen biloba naiz…

…horrexegatik, alderdiko zientifikoek denboraren makina berezi hura asmatu eta denboran atzera egiteko ahalmena eman zigutenean, zutitu eta, aitonaren irudia gogoan nuela, ozen esan nuen: nik 1954ko legeetara itzuli nahi dut…

…une hartan alderdikide gehienek ez zuten ondo ulertu proposamen hura. Gehienek garaipenaren urtera itzuli nahi zuten, edo are, gure historiako unerik loriatsuena den 1936ko uztailaren 18ra. Nik, ordea, nireari eutsi nion: 1954ra itzuli nahi nuen…

…zoritxarrez, ez 1936ra ezta 1954ra ere. Denboraren makina hura guztiz garatu gabe zegoen, beta bertsioa baino ez zen eta, apur bat zapuzturik, ea noiz arte egin genezakeen atzera galdetu genien zientifikoei...

…ez, 80ko hamarkada ez zen guk nahi genuena, baina ezin denean ezin da. Dagoenean bonbon eta ez dagoenean egon! Gainera, 30 urte atzera egitea ere ez zegoen gaizki, garai haietan ere bazegoelako zer aprobetxatu. 1985eko abortuaren legea, esaterako, txukun askoa zen…

…aitona nitaz harro egongo da, ziur...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.