Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Etxea

2014ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Noizean behin albiste txiki batek mundua bizitzeko leku on bat izan daitekeela pentsarazten dizu. Oso noizean behin. Ziurrenik berri hori ez da albistegiaren aurkezleak emango digun lehenengoa izango. Ezta bigarrena ere. Ziurrenik ezta azkena ere. Internetek, baina, aukera eman ohi die horrelakoei.

Era horretan iritsi zitzaion gaurkoan dakarkizuedana nire bihotzeko liburuzainari. Eta modu berean helarazi zidan berak niri.

Eta irakurritakoan mundua bizitzeko leku on bat izan daitekeela pentsatu nuen.

Beno… mundua esaten duenak Detroit ere esaten du.

Izan ere, han baitago munduko idazle guztioi eskaini diguten etxea. Nahi izanez gero, etxebizitza bat daukagu Detroiten. Etxebizitza bat idazteko eta literaturaz betetzeko. Etxebizitza bat musu-truk—edo nahiago baduzue, testu-truk— eta betiko. Idazleak baldintza gutxi batzuk bete beharko ditu, baina bakar batean laburbil litezke: Detroiteko kultura mugimenduan parte hartzea eta berau suspertzea.

Write-a-house izeneko elkarteak egin digu eskaintza. Detroit krisiak jotako hiria baita, elkartekoek komunitate kultural indartsu eta sendo bat sortzea erabaki dute. Eta horretarako sortzaileak bertan nahi dituzte. Hiria berpizten laguntzeko.

Krisiari aurre egin, nondik eta kulturatik! Alajaina! Munduan badago buruargitasunik!

Beno… munduan esaten duenak Detroiten ere esaten du.

Lastima… lagun hauek Write-a-house elkartean egon beharrean White-house-n baleude…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.