Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Kataklismoa

2012ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Zaila zait ideiak egoki antolatzea. Neure buruari traizioa egingo diodala sentitzen dut. Nire estiloari, nire idazkerari, neure buruari ezarri dizkiodan ohiturei. Ez dakit zer den, ez dakit zein hitz erabili. Beldurra? Nostalgia? Amorrua? Auskalo…

Agian bertigoa baino ez da.

Urtero, ekaina iristen denean, Nagorek mezu bat bidaltzen digu Maratilagileoi. Udako jaiak iritsi direla eta atsedena hartu behar dugula. Eta ea irailean jarraituko ote dugun. Eta nik baietz, txoko honetan idazten jarraituko dudala, eta ondo pasa oporrak, eta txintxo ibili, gutxi gastatu eta bueltak amari… Eta jarraian azken Maratila idazten hasten naiz, denboraldiko azken Maratila, beti mezu apokaliptikoz zipriztinduta, beti su artifizialez betea. Nork bere ohiturak ditu eta horixe nirea. Mundua bukatuko zela iragarri nuen behin, Espainiak mundiala irabaziko zuela bestean, kapitalismoak hondora joko zuela… kataklismoak iragartzeko, horretarako erabili izan dut nik azken Maratila

Susmoa bainuen ez zirela gauzatuko…

Baina gauzak zer diren, orain kapitalismoa pikutara doa eta gu harrapatuko gaitu azpian. Horixe zen nahi nuena, baina orain, unea iritsi delarik, idortu egin zaizkit ironiak eta sarkasmoak. Eta nago borrokak errazagoak zirela gazteagoa nintzenean. Garazi eta Enara ez zeudenean. Orain ez dut txantxetarako gogorik.

Zorte txarra? Ez dakit.

Agian bertigoa baino ez da.

Lagunok, kataklismoak hondartzan harrapa gaitzala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.