Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Lelo-keriak

2012ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Lehengo batean Euskaltelen azken iragarkia ikusi nuen, permanentearena, gazteleraz «te quedarás por el precio, no por la permanencia» leloa duen eta euskaraz «hemen prezioagatik geratuko zara, ez iraupen-konpromisoagatik» dioen hori. Jarraian bihurrikeria bat bururatu zitzaidan, edo nahiago baduzue, lelokeria bat.

Bihurrikeria: demagun Euskaltelek kanpaina berri bat egin nahi duela non beste konpainietako bezeroak animatu nahi dituen Euskaltelera pasatzera. Beste konpainiak oso txarrak direnez eta Euskaltel onena denez, mundu guztiak popatik hartzera bidali beharko lituzke beste konpainiak. Ideia horrekin joan dira publizistarenera, eta han bi kanpaina jarri dizkiete aukeran:

A) Lekeitioko Antzara Eguna oinarritzat hartuta, hango gazteak agertuko dira iragarkian, txalupetan gora eta behera, baina antzarei burua moztu beharrean antzarak ferratzen saiatuko dira. Leloa: bidal itzazu beste konpainiak antzarak ferratzera.

Gaztelerazko bertsioan, irudi berberak eta leloa: «mandales a freir esparragos».

B) Argiñano agertuko da bere sukaldean, lanean eta txisteak kontatzen. Halako batean zainzuriak frijitzen hasiko da. Eta leloa: «mandales a freir esparragos».

Euskarazko bertsioan, irudi berberak eta leloa: «bidal itzazu beste konpainiak antzarak ferratzera».

Bi kanpaina horien artean aukeratu behar izatekotan… zein aukeratuko lukete Euskalteleko agintariek? Nik, behinik behin, ez dut zalantzarik.

Eta zuek?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.