Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Komisioa

2012ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Lehengoan X banketxera joan nintzen 116 euroko txeke bat kobratzera. Jaso beharrekoa dirutza izan balitz, nire ohiko banketxera —demagun Y— joango nintzen nire ohiko kontuan sartzera, jakin baitakit ni bezalako kakati bat ehizaki erraza dela kaleko lapurrentzat. Alabaina, hain kopurua txikia zen non leihatilan bertan kobratzea erabaki bainuen.

Sina ezazu txekea atzeko aldean.

Eta nik sinatu.

Hiru euroko komisioa dauka.

Eta ni sutan!

Komisioa!! Baina nola liteke? Txekea zuena da eta!!

Bai, X banketxekoa da, baina beste sukurtsal batekoa.

Txunditurik geratu nintzen. Komisioa? Zergatik, baina? Zer nolako kostea zeukan beraientzat txeke hark? Ze lan-karga zekarkien? Zero!!

Liskarzalea ez banaiz ere, nire buruari zin egin nion ez nuela alde egingo borroka —apur bat, bederen— egin gabe.

Galdera bat: txekea Y banketxekoa balitz, zenbatekoa litzateke komisioa?

Beno, kopuru txikia denez, %19ko komisioaz aparte, biluzik buruz behera jarri beharko zenuke langileok tomateak botatzen dizkizugun bitartean, harik eta bezero guztiek barre egiteari uzten dioten arte. Kopurua handiagoa balitz, nagusiaren bulegoan sartu beharko zenuke, baina lasai, sekulako zakiltzarra izan arren, ez lizuke apenas minik egingo. Profesional bikaina da, bondage kontuetan aditua!

Dirua —113 euro— hartu eta ziztuan egin nuen ospa. Arestian esan bezala, kakati hutsa naiz eta lapurrei beldur ikaragarria diet.

Eta haiek ez zeuden kalean, ez…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.