Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Ikara

2013ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Ikasturteko azken Maratila duzue gaurkoa eta, ene lagunok, ez dizuet gezurrik esango: oporraldiak on egingo dit. Maratilagileok smartphoneak bezalakoak gara, zaharkitze programatua daramagu ipurdian tatuaturik eta gure bateriak San Joanetarako hasten dira huts egiten.

Ohi bezala, Lizarrustihistanen hartuko dut atseden, eta hango bakeak eta aire freskoak, hango zelai berdeek baretuko naute. Sutan bizitzea ez da ona izaten, eta asteak daramatzat haserre antzean eta amorraturik.

Izan ere, konturatu bainaiz azken urteotan tontoarena egin dudala.

Tradizioz, ikasturteko azken Maratila mezu apokaliptiko bat asmatzeko erabili izan dut. Garrantzirik gabeko txantxa bat izaten zen, agurtzeko unea irribarre batez samurtzea beste helbururik ez zuena. Gogoan dut, esaterako, Espainiako selekzioak Munduko futbol txapelketa irabaziko zuelako iragarpen zinez beldurgarri hura. Gogoan dut kapitalismoaren amaiera aurreikusi nueneko uda hura.

Alabaina, ohartu naiz ez dudala zertan ezer asmatzen ibili, burua alferrik nekatu dudala. Azken batean, udaberri umel eta heze honek erakutsi baitit herri xeheari gauza bakar batek sortzen diola ezinegona. Gauza bakar batek sortzen dizue beldurra.

Eta gauza hori ez da ez la Roja, ez kapitalismoa, ez langabezia, ezta krisia ere. Eguzkiak oporrak hartzeari diozue benetako ikara.

Ba, jakin ezazue uda honetan euria botako duela barra-barra.

Eskerrak Lizarrustihistanen mikroklima karibetarra daukagun…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.