Laboral Kutxa bigun aritu da defentsan, eta 82-62 galdu du

Bilbo Basketek eta Gipuzkoa Basketek ACBko ligako oilarren pistetan jokatuko dute gaur

Donostia
2013ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Laboral Kutxak 82-62 galdu zuen atzo Cajasolen aurka. Gasteizko taldeak ez zuen asteazkenean Euroligan balentria lortu zuen jokalari multzoaren antzik izan. Grina eta defendatzeko gogoa Vilnius eta Sevilla arteko bidean galdu zen eta ACB ligan garaipen bakarra izaten jarraitzen du. Koparako sailkatzea zaila izango da.

Cajasolek partida prestatzeko aste osoa izan zuela nabaritu zen. Laboral Kutxak, aldiz, lesioen pisua nozitu zuen. Etxekoek lehen bi laurdenetan gaina hartu zioten Baskoniari eta 40-25 iritsi ziren aurretik atsedenaldira. Sevillako taldeak partida bikaina egin zuen, eta ez zuen erritmoa jaitsi. Bost jokalarik 11 puntu baino gehiago sartu zituzten. Laboral Kutxak, aldiz, izan zuen oldarraldi bat, baina ez zuen lortu hamar puntu baino gutxiagora gerturatzerik. Nocioni eta Pleiss izan ziren onenak, 13na punturekin.

Bilbo Basketek eta Gipuzkoa Basketek etxetik kanpo jokatuko dituzte gaur ACB ligako 4. jardunaldiko partidak. Bilbotarrek Real Madrilen pistan (12:15, ETB1), eta gipuzkoarrek Bartzelonarenean (12:30, ETBk). Bi aurkariak ligako bi aurrekontu handienak dira askozaz.

Derbia, EHUrentzat

EHU Gipuzkoak 69-51 irabazi zion atzo GDKO Bizkaiari Ohorezko Mailako sasoiko lehen derbian. Donostiako taldeak jokaturiko lau partidetatik bi irabazi ditu, Galdakaokoak, aldiz, bakarra. Atzokoan kanpokoak gehiago izan ziren lehen bi laurdenetan, 20-26, baina EHUk agindu zuen hortik aurrera, hein handi batean Sarr eta Foraste pibotei esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.