Noiz sortua: 2012-05-09 00:30:00

Futbola. Europako Ligako finala: Atletico Madril-Athletic

Diego Simeone: «Athleticek ausart jokatuko du, ziur»

«Gaztearen ilusioarekin eta zailduaren eskarmentuarekin» jokatu behar dutela dio teknikari argentinarrak

Jon Eskudero - Berriemaile berezia

2012ko maiatzak 9

«Final bat beti da berezia. Bizitza guztia prestatzen zara final bat jokatzeko». Diego Simeonek prest ikusten ditu bere jokalariak finalaren atarian. Taldeak pilatutako nekea ez omen da aitzakia izango. «Athleticek bi atseden egun gehiago izan ditu, baina hori ez da aitzakia izango. Final handi bat dago tartean. Ez dago nekerik, bakarrik ilusioa eta Madrilen gure zain dagoen jende mordoa».

Simeonek ez du uste eskarmentu handiagoa izateak mesede egingo dienik. «Gazte hasiberri baten ilusioarekin eta gogoarekin jokatu behar dugu finala, baina baita ere denetariko uneak izan dituen jokalari zaildu baten eskarmentuarekin. Eskarmentua garrantzitsua da, baina garrantzitsuagoa da zelaira irteten zarenean duzun ilusioa, gogoa eta buruko indarra».

Baikor da taldeak zer emango duen. «Ikusiko dugu taldeak nola ekiten dion partidari, baina zenbait partidatako une jakin batzuetan ez beste guztietan taldeak erakutsi digu sasoi honetan beti eman duela aurpegia eta beti izan dela lehiakorra».

«Emozioz eta tentsioz betetako partida» izango dela uste du. Athleticez, berriz, esan zuen «aurkari garrantzitsua» dela. Haren ustez, Atletico Madrilek «joko orekatuagoa» egiten du. «Athleticek joko bizia egiten du, pase gutxikoa. Gure jokoa, ordea, orekatuagoa da: baloia izan dezakegu, baina baita ere hutsuneak bilatzera jokatu».

Atletico Madrileko entrenatzaileak berriz aitortu zuen Marcelo Bielsa «miresten» duela, eta «ziur» dela Athleticek «ausart» jokatuko duela.

Radamel Falcaok, berriz, esan zuen «xehetasunek» erabakiko dutela partida, bi taldeek «oso ondo» ezagutzen baitute elkar. «Sekretu gutxi daude».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bidaiariei tenperatura kontrolatzen, izurriak gogor kolpaturiko Italiako iparraldean, Milango geltoki nagusian. ©MOURAD BALTI TOUATI / EFE

Astelehenetik aitzinera Hego Euskal Herrian libre mugitzeko aukera izango dela espero du Urkulluk

Berria

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Pedro Sanchezi hala ulertu zion atzo Urkulluk. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak, ordea, atzo erran zuen hirugarren fasea bukatu arte ezingo dela autonomia erkidego batetik bertzera bidaiatu. 

Heriotza kopurua asteka, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ©INE

Izurriak eragindako heriotzen kurba, ikusgai

Edu Lartzanguren

Espainiako Estatistika Institutuak grafiko bat argitaratu du, erakusteko izurriak nola eragin duen heriotza tasan.

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria, apirilean. ©/ Irekia

Urkulluk «elkartasuna» eskatu die langile publikoei, soldata «bermatua» dutelako

Jon O. Urain

Jaurlaritzako lehendakariak oharra egin dio Pedro Sanchezi: «Konpromiso bat du inbestidura bideratu zioten alderdiekin, eta horri muzin egiten badio berak jakingo du zer arrisku hartzen duen».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna