Kritika. Opera

'Turandot'-en oparotasuna

2014ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
'Turandot'

Egilea: Giacomo Puccini. Musika zuzendaria: John Mauceri. Eszena zuzendaria: Nuria Espert. Orkestra: Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. Lekua: Euskalduna jauregia. Bilbo. Eguna: maiatzaren 17a.

Giacomo Pucciniren lan-maisuarekin bukatu du OLBEkaurten burutu duen opera denboraldia oso ona, datorren denboraldirako murrizketak iragartzen diren bitartean. Nahiz eta Nuria Espert eszena zuzendariaren lana orain dela urte batzuk aurkeztua izan, Turandot-en egungo ekoizpenakez du batere galduekialdeko alegiak eta miragarrizko musikak eskatzen zutenedertasuna. Ezio Frigerioren eszenografia dotorea, irudimenezkoa eta ikusgarria izan da. Ondo lagundua argiztatzeareneta arropen edertasunarekin. Ildo beretik arrakastatsu, izan dira Martina Serafinen taula egokiak, printzesa krudelaren rolean. Austriako sopranoak indarra eta ziurtasuna erakutsi zituen luze abestu behar zuen goi tesitura zaileanahots hain zabala eduki ez arren. Marcelo Giordani tenorra, berriz, ez genuen ikusi hain zoli tauletan Calaf maiteminduaren rolean. Baina ziur egon zen saio osoan, nahiz eta haren Nessum dorma-k ez zuen liluratu. Aldiz, guztiz txalotua izan zen Davidia Rodriguez sopranoa Liu emakume sakrifikatuaren roleanbeste abeslariek baino rol laburragoa edukita ere. Kanarietako sopranoak ahots ederra eta adierazgarria azaldu zuen.

Beste alorrean , Alessandro Guerzoni baxuak ahots iluneta erakargarria adierazi zuen. Ondo kontzertatu zuten David Menendezek, Jon Plazaolak eta Vicenç Estevezek bi aurpegi dituenPing, Pangi, Pong hirukotearen rolean. Alberto Nuñez, zuzenegon arren, juxtu-juxtuentzun genuen tronuaren goi-goitik, enperadorearen rolean.

John Mauceri musika zuzendariak jakinduriaz bideratu zuen eramateko konplexua den partitura. Haren aginduetara Nafarroako Orkestra Sinfonikoak zehatz eta ederjo zuen eta bakarrik faltan bota genuen musikari gehiago ez izatea Pucciniren partiturak eskatzen zuendimentsioari heltzeko. Beste aldetik, desadostasunak ikusi genituenBilboko Operaren Koroan tenorren arian, batez ere. Leioako Kantika Korala neskatoen abestaldia ona izan zen haien zati laburretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.