Venus Eguzkitik igaroko da bihar goizaldean

Euskal Herrian ezingo da ikusi, baina hainbat webgunetan jarraitu ahal izango da; 2117ra arte ez da berriro gertatuko

xabier martin
2012ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Eguzkiaren aurretik igaroko da Venus bihar goizaldean. Astronomiako fenomeno aparteko gisa har daiteke, 2117ra arte ez baita berriro halakorik gertatuko. Mundu osoko astronomoak Venusen igarotzeari begira egongo dira bihar goizaldean. Euskal Herrian ezingo da ikusi, gaua egokitzen den munduaren partean baitago. Goizaldera, fenomenoaren azken zatia ikusi ahal izango dute, adibidez, Mediterraneoaren iparraldean eta Balear Uharteetan (Herrialde Katalanak). Australiako ekialdeko kostaldea izango da munduko lekurik hoberena Venusen igarotzea jarraitzeko. Guztira sei ordu iraungo du.

Planeten igarotzea

Eguzkia, planeta bat (Lurretik ikusita Eguzkiaren aurretik igarotzen dena; bakarrik Merkurio eta Venus izan daitezke, eguzki sistemaren barrualdeko planetak) eta Lurra lerrokatzen direnean gertatzen da planeta baten halako igarotzea. Lurrera iristen den Eguzkiaren argia oztopatzen du lerrokaturik dagoen planetak; bihar, Venusek. Eguzkia, Venus eta Lurra oso gutxitan lerrokatzen dira.

2004. urtean izan zen Venusen azken igarotze planetarioa, etazortzi urtera, hau da, aurten egokitu da hurrena; hurrengoa2117. urtean gertatuko da. Alegia, gure belaunaldiak astronomiaren fenomeno hau ikusteko azken aukera izango du. Teleskopioa asmatu zutenetik, Venus zazpi aldiz igaro da Eguzkiaren aurretik, betiere Lur planeta biekin lerrokatuta egonda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.