Literatura. Haur eta gazte literatura. 'AMATXO ETA NI'

Amari gorazarre

2012ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Egilea: Yasushi Muraki.

Itzultzailea: Aiora Jaka.

Argitaletxea: Ttarttalo.

Amari gorazarre egitea sekula ez dago sobera —txikitatik ikasi dugu hori—, eta orain sentimen horri irudi eta hitz jartzen kaleratu berri du Murakik euskaraz Amatxo eta ni izenburuarekin datorren albuma, jatorrizkoan, ingelesez, Little Jumbo, Great Mum bataiatu dutena.

Albumak 24 orrialde ditu, azal eta guzti, kartoi lodiko orriekin egina.

Testu deskribatzaile batek osatzen du kontaketa, lehen pertsonan. Protagonistak (Kuxkur elefantea) zerrendatu egiten dizkigu amak bere alde egiten dituen ahalegin guztiak, nola zaindu eta babesten duen, bere ondoan beti.

Hamaika pasarte kontatzen dira, ilustrazio banarekin hornituta. Ilustrazioek irudi gabeko atze neutroak dituzte, eta hiru gauza baizik ez dizkigute erakusten: Kuxkur, ama eta unean uneko hizketa gaia.

Igeltsuz edertutako horma bat gogorarazten duen azalera batean daude margotuta ilustrazioak, lurrarekin eta naturarekin lotutako kolore naturaletan.

Bistan da urte bateko haurrekin irakurtzeko moduko gaia izanik ere, hain testu eta ideia-irudi sorta ugari izanik, iradokitzen dutela gaiarekin adinean gorago ere jo genezakeela; alegia, bizpahiru urteko haurrekin lortuko dugula liburuak eskaintzen duen mami guztia zukutzea.

Dena den, irakurketa moldeei erreparatuaz, liburu honek garbi erakusten digu askotan ez dugula irakurketa amaitu beharrik entzulea —haurra— irakurraldiak ematen duen ideiaz jabetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.