Haur eta gazte literatura. 'URDIN TXIKI ETA HORI TXIKI'

Sinple bezain adierazkor

2013ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Idazlea eta ilustratzailea: Leo Lionni. Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni. Argitaletxeak: Pamiela eta Kalandraka.

Ezin jakin duela berrogeita hamar urte zirriborro koloredunekin kontatutako istorio honi irakurleek egin zioten harrera nolakoa izan zen. Gaur egun ere kosta egiten da ulertzea nola den hain ulerterraz eta adierazkor forma gabeko pertsonai hauekin sortutako istorioa. Giza irudimenak hartarainokoa ematen du, bistan da.

Album ilustratu eran argitaratutako liburu hau ertaina da tamainaz —22x22 cm—, ertaina luzeraz —48 orrialde— eta gogorra azalez. Ulerterraza da, lau bat urtetik aurrerako irakurleontzat, eta iradokitzailea adiskidetasuna eta arrazakeria gaietan, batik bat.

Era berean lezio bikaina da plastika zein narrazio teknika alorretan, irudimentsua eta berritzailea, oraindik ere, 1959an argitaratua izanagatik.

Kontatzen duen istorioa, izenburuak dioen bezala, orbain urdin eta hori biren gorabeherak ditu ardatz. Lagun minak izaki, bi txikitxo hauek elkarrekin egoten dira, elkarrekin jolasten eta ibiltzen. Egun batez, besarkatu eta bat egiten dutenean hasten da korapiloa, bien baturatik orbain berdea sortzen dutelako. Eurei ez die axola, hain gustura sentitzen baitira, baina euren gurasoek harrera gaiztoa egiten diete, nor diren ezagutzen ez dutelako...

Bai lagun, obra hau nahitaezko irakurketa da, adin guztientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.