Haur eta gazte literatura. 'ARROSA ETA LEUNA'

Neskatoen alde

2013ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Idazlea: Adela Turin.

Ilustratzailea: Nella Bosnia.

Itzultzailea: Fernando Rey.

Argitaletxeak: Kalandraka eta Pamiela.

Berdintasunean hezteko ahaleginetan gabiltzan honetan, Adela Turinen ezinbesteko ale pare bat argitaratu berri digute Pamiela eta Kalandraka etxeek: Arrosa eta leuna eta Arturo eta Klementina.

Eskuartean dugun Arrosa eta leuna berrogei orrialde dituen album ilustratua da, testuz laburra eta irudi handi ikusgarriz hornitua.

Helburu didaktiko garbia duten literatur lanen sailean kokatzen da, kasu honetan feminismotik egindako aldarrikapenekin. Bertan arrosa kolorez goitik behera dabiltzan elefante emeak agertzen dira, emakumeek sufritzen duten bereizketa eta zapalkuntzaren parabola eginez.

Bertan kontatzen zaigunez, garai batean erabat matxistak ziren elefanteak. Emeak arrosa kolorekoak izatera behartuta zeuden, hartarako elikadura eta bizimodu desatsegina sufritu behar bazuten ere. Baina behin elefante-kume eme bat bere patuari aurre egiten saiatu zen.

Liburu hau 1976ean argitara eman zuenetik Adela Turinek idatziak ditu gutxienez 26 titulu sexuen arteko berdintasunaren alde. Bi jada euskaraz ditugu. Esan liteke emakume honen ekimenez hasi zela literatura molde berri bat sexuen arteko berdintasuna aldarrikatzen, beste alor batzuetan, arrazakeria kasu, jada hasita zegoen ildoari jarraiki.

Bitxikeria gisa bere ahotsa (gaztelaniaz) entzun genezake Arrosa eta leuna kontatzen, bideo-liburu batean, hementxe: http://www.ducotedesfilles.org/es/anims/flashrose.html.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.