Haur eta gazte literatura. 'TXIMELETRAK'
Esnatzean, nahiz oherakoan
2013ko ekainak 23
Idazlea: Xabier Olaso.
Ilustratzailea: Agurtzane Villate. Argitaletxea: Pamiela.
Poesia liburuak ez dira egunero argitaratzen gurean. Urteroko ale bakan batzuek osatzen dute, apurka, haur literaturako biltegia. Honako hau pasa den udazkenean argitaratu zen, Azokarako-edo, eta, halere, berria da.
Hirurogeita hamazazpi poema ditu, bi partetan banatuta: Tximeletrak esnatzean eta Tximeletrak oherakoan; baina bi multzootako ezaugarrien artean ez da etenik ageri. Bietan daude aterkiak, maitaleak eta zomorroak, aitonak eta haurrak, puzkerrak, mozkorrak eta loreak, surflariak, txoriak eta alfabetoa.
Poema jostalariak dira, gauzen eta gertaeren ohikotasunetik abiatutako narrazio txikiak, askotan sorpresarekin bukatzen dutenak. Narratzailea ez da metafora eta ariketa konplexuetan sartzen; aitzitik efektu bisualak bilatzen ditu, azken lerroaren bueltan harrituko gaituzten ezustekoak, fisikoki gertatzen diren pasadizo barregarriak edota hunkigarriak.
Puntu honetara iritsirik, ezin aipatu gabe utzi idazle beraren Pupuan trapua liburua, ez egiletzagatik, baizik haren ildoari jarraitzen diolako formatuan, estiloan eta irakur-moldeetan. Bien artean nabari daiteke berri honek ez diola iraganari begiratzen, lehen baserritarrak zeuden lekuan orain hiriak daudela, baina, dena den, bietan ere animalien eta naturaren presentzia oso nabarmena da, ia absolutua.
Oro har, zortzi bat urtera arteko haurrari irakurtzeko liburu bat da eta hortik aurrerako irakurle autonomoa ondo hartzen du.