Erreakzioak

2013ko irailaren 12a
00:00
Entzun

Artur Mas

Kataluniako Gobernuko presidentea

«Kataluniarren burujabetza aldarrikapenetan iragan bat eta etorkizun bat bereizita daude. Diadarekin eta giza katearekin mundua harritu nahi dugu, horren premia badugu-eta. Espainiako Gobernuak arazo handi bat izango du, entzungor egiten badio katalanen aldarriari».

Oriol Junqueras

ERCko presidentea

«Aurten Diadaren ospakizuna historikoa da, munduari erakutsiko baitio Kataluniak herri gisa izaten jarraitu nahi duela. Erabakitzeko eskubidea babesten dugun demokratok, atsedenik gabe, lanean jarraitu beharra daukagu, demokrazioaren eta askatasunaren etsaiei aurre egiteko».

J. A. Duran i Lleida

UDCko buruzagia

«Ez ni, ez Unio, ez gara independentisten kontrakoak. Baina arrazoi mordoxka bat badut Via Catalana giza katera ez joateko. Independentziaren alde leloarekin ez dugu bat egiten, eta ANCri eskatu ere egin genion zerbait bateragarriagoa. Erabakitzeko eskubidearen alde, bai joango nintzateke».

A. Sanchez Camacho

Kataluniako PPko presidentea

«Benetako patriotismoa gurea da. Nik Katalunia Espainia dela eta beste mila urtean Espainia izatea nahi dutela dioten katalanen patriotismoa defenditzen dut. Artur Masek esan du Katalunia independentziarako bidean doala, baina elkarbizitza eta demokrazia hautsi egin ditu».

Alberto Ruiz Gallardon

Espainiako Justizia ministroa

«Zilegitasuna Konstituzioak ematen digu espainiarroi, hortik sortzen da, eta Katalunian Espainian baino batez besteko handiagoarekin onartu zuten. Esparru horretan jokatu behar dugu guztiok, eta guztiok errespetatu behar dugu hori zuzenbide estatu batean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.