Eragileen iritziak

2013ko ekainaren 21a
00:00
Entzun

«Beharrezkoa da Euskal Herriaren garapenerako»

Ruben Gomez Liginagako auzapeza (Zuberoa)

«Funtsa beharrezkoa da Euskal Herriaren garapena bultzatzeko. Bere garaian Xiberua Garatzen egitasmoan parte hartu nuen, eta mugimendu horrek elkartasuna erakutsi zuen Euskal Herri osoan Zuberoarekiko».

«Bat egiten dugu Udabiltzaren filosofiarekin»

Alberto Barandiaran Hekimen-eko zuzendaria

«Hekimen-ek egiten duen kohesio eta garapen lana bat dator Udalbiltzaren filosofiarekin. Funtsak gure proiektuetan sakontzen lagunduko digulakoan gaude hemen, eta, alde horretatik, gure babesa erabatekoa da».

«Halako ekinbideak oso interesgarriak dira»

Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria

«Halako ekinbideak oso interesgarriak direla uste dugu. Hezkuntza munduan oso desoreka nabariak daude; horregatik uste dugu garrantzia duela desorekak dauden tokiei bultzada bat ematea, nazio ikuspegi batetik».

«Bazen garaia egitasmoa martxan jartzeko»

Mikel Luluaga Bai Euskal Herriari

«Bazen garaia behingoz norbaitek egitasmo bat martxan jartzeko nazio praktika oinarri izango duena. Funtsetik espero duguna da Euskal Herria nazio gisa egituratu eta garatu ahal izateko oinarri berriak sortzea».

«Garrantzitsua da tokiko garapena sustatzeko»

Miriam Campos Sortu

«Garrantzi estrategikoa dauka Euskal Herriarentzat, batez ere eskualde kohesioari begira eta tokiko garapena sustatzeko. Eragile politiko, instituzional eta sozialok elkarlanean lan egin beharko dugu funtsa sustatzeko».

«Euskal Herriak bere egitura propioa antolatu behar du»

Egoitz Askasibar ESAIT

«Euskal Herriak ezinbestekoa du bere nazio eraikuntzari begira bere egitura antolatzea; eta garapenaren funts hau antolaketa horri begira funtsezko tresna denez, hemen egon behar genuela ikusi dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.