'Herriko tabernen auzia'. Epaiketa Madrilen. BAIETZ LIBRE!

Egun da

Karmelo Landa -

2013ko urriak 17
Egun da Santi Mamina» idatz zezakeen Gabriel Arestik halakoan. Baina ez egun soila, aste osoa ere saminduraz iruten saiatu dira horiek, asteleheneko ordu txikietan eta Iruñeko Nabarreriatik hasita. Astelehena aurrera joan ahala, ez bat ez bi, berrogei gazte lerratuz inkisizio zaharberrituaren aurrean. Egunik libre gera ez zedin, astearterako sarekada berria prestatu zuten, Iruñean, ikurrinari aire librea eskaintzearen akusazioaz. Asteazkenarekin abiatu ginen euskaldun saldo zabala Madrilerantz, ehunkakoa halakoan, herriko tabernak, kultur elkarteak, ohiko edota oraingo ordezkari politikoak, ezkerreko abertzaleen aldra Audiencia Nacional horretan kontu ematera, zergaragu norgaragu Madrili azaldu beharrean, kontuak atera.

Asteleheneko gazteak berrogei, gu hogeita hamasei gehi ehun eta hamar kultur elkarteetatik. Sumarioa deitzen diote, 26/11 lehena, 35/02 bigarrena. Kartzela urteen suma, 240 lehenengoan, 372 bigarrenean, fiskalaren eskariz.

Egun da 35/02 deitu duten makro-prozesu horren hasiera eguna. Garzon, Mayor Oreja eta Aznar batera aritzen ziren 2002. urte urrun hartan hasitako auzia. Orduan itxitura eta gaur traba sortzeko abiatua.

Ez zuten orduan asmatu, sasi guztien gainetik bidea egin eta etorkizuna zabaltzen ari baikara. Ez dute orain ere lortuko. Entzungo gaituzte hemen, Madrilen, baina batez ere sentituko gaituzte bizi-bizi eta indartsu Euskal Herrian eta mundu zabalean.

«Esan noiz garen izanen gure etorkizunen jabeak» amaitzen zuen Gabriel Arestik orduko poema Harri eta Herri liburuan. Harria den Herria. Aste honetan ere, astelehenarekin, 80 urte ziren Arestiren jaiotzatik, eta asteartean 30 urte Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu zituztenetik. Baina igandean amaituko da aste hau, eta helduko da hurrengoaren astelehena, eta agian beste aire batez hasiko zaigu aste berria, etorkizunerantz irekiago. Segurua dena, hauxe: larunbata, urriaren 26a, heltzen denerako, Bilboko kaleak bete egingo ditugula: «Epaiketa politikorik ez! Konponbidearen alde, eskubide guztiak!» aldarria aireratuz.

Baietz LIBRE! Hemendik bertatik kontatuko dizuegu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna