Bilboko Aste Nagusia

Jendez eta kolorez betetako aerobik saioa Areatzan

Jone Artola txupinerak ere parte hartu du Aerobitonean, konpartsako kide eta herritarrekin batera

Atzo Areatzan egindako Aerobiton saioa. L. JAUREGIALTZO / ARP.
Bilbo
2013ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Aerobitonak adin guztietako dozenaka lagun elkartu zituen atzo Areatzan. Jone Artola txupinerak ere parte hartu zuen aerobik maratoian; hori bai, txandala jantzita egon beharrean, txupinera jantzita zegoela. Argazki koloretsua osatu zuten harekin batera hainbat konpartsatakoek eta herritarrek.Ordu eta erdiko saioa egin zuten, eta combat eta trans eta estilo klasikoa nahastu zituzten Patricia Mateo, Cristina Diaz eta Estitxu Fernandez irakasleek.

Asteburu gogorra pasatu dute bilbotarrek, larunbatean Marijaia Arriaga antzokiko balkoira agertu zenetik nahi adina parranda izan baita. Asko jan, asko edan, eta lo gutxi egin du jende frankok. Baina aste bukaerako gehiegikeriak arintzeko, ariketa fisikoa egiteko aukera izan zuten Areatzan. Parte hartzaile guztiei Aste Nagusia defenda dezagun leloarekiko elastikoa eta edari isotoniko bana eman zizkieten. Izerdia bota ostean elastikoa aldatu eta pixka bat freska zitezen.

Hamahiru urtez dantzan

Hamahiru urte dira Aerobitona martxan jarri zutela Bilboko konpartsek. Hasieran, igande goizetan egiten zuten, baina gautxoriak baino ez zirela hurbiltzen azaldu zuen Mateok. Pare bat urte pasatuta, astelehen arratsaldeetan egitea pentsatu zuten, eta ordutik jende askok parte hartzen du. Gainera, leku aldaketak ere mesede egin diela uste du Fernandezek. Areatzan jende gehiago biltzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.