Sexu diskriminazioaren aurka egingo dutela hitzeman dute Baionako auzapezgaiek

Aitor Renteria.
Baiona
2014ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Baionako hurrengo auzapezak ez du sexu diskriminaziorik onartuko. Horrela adostu zuten atzo hauteskundeetara aurkezten diren zerrendaburuek, Les Bascos elkarteak antolatutako mahainguru batean. Herriko Etxearen baitan, langileen prestakuntzan eraginen dutela azpimarratu zuten bai Colette Capdevielle diputatu sozialistak, bai Jean Rene Etxegarai hautagai zentristak.Hautagaiek eredugarritzat jo zuten diskriminazioaren kontra Donostian egiten den politika. Homosexualen diskriminazioa borrokatzeko ildo anitz daudela erran zuen Jean Claude Iriart Baiona 2014ko hautagaiak, eta homofobia eskolatik borrokatu behar dela erran zuen. Herriko Etxeek bermatu behar dituzten orduak kontuan edukiz, berdintasun irizpideak lantzeko plangintzak osatzea proposatu zuen. GLBT taldeek Txalaparta gunea irekiko dute Baionan. Elkarlanerako borondatea adierazi zuten hautagaiek. Ekinbide horrekin urratsa egin dela erran zuen Bernard Gachen Les Bascoseko presidenteak. Bortizkeriaren Aurkako Behatokia diskriminazioaren aurkako tresna baliagarritzat jo zuten, eta Les Bascos parte hartzera gomitatu.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.