BOS eta EOS orkestrak fusionatzea proposatu dio Bilbaok Urkulluri

Bilboko Guggenheim kudeatzeko hitzarmena mugarik gabe luzatzeko eskatu dio, eta Urdaibain beste bat egiteko

Agentziak
Gasteiz
2013ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoa fusionatzeko proposatu dio Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari. Bizkaiko Aldundiak kudeatzen du BOS, eta Jaurlaritzak EOS. Berri agentziek zabaldu dutenez, orkestra biak «traumarik gabe fusionatzeko urratsak egiten hasteko eskaera formala» egin dio Bilbaok Urkulluri. Euskadiko Orkestra Nazionala deitzea proposatu du. Eragile politiko nahiz sozialekin hasi duen bilera txandaren barruan hartu zuen, atzo, Urkulluk Bilbao. Ez zen hori izan eskaera bakarra. Bilboko Guggenheim museoa kudeatzeko AEBetako Solomon R. Guggenheim fundazioarekin aldundiak zein Jaurlaritzak duten hitzarmena «denbora mugarik gabe luzatzeko» eskatu zion, halaber. Baita Urdaibaiko Guggenheim egiteko proiektua abian jartzeko ere berriz. Patxi Lopezen Jaurlaritzak itxi zion bidea egitasmo horri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.