Zierbenak eta Isuntzak igoerako kanporaketa bideratzen hasi nahi dute

Zarautzen izango da gaur (12:00) KAE 1 ligako azken hirugarren jardunaldiko estropada

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2013ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
KAE 1 liga bukaeran da aurtengo lehiari dagokionez, eta gaur, Zarautzen, azken hirugarren jardunaldia izango da jokoan. 12:00etan (ETB 1) hasita, azken txanpan sartuko dira traineruak, eta horrekin dena esanda dago. Lehia irekia dago goian eta behean, eta estropada gutxi geratzen dira asmoak gauzatzeko. Goiko borrokan, lehen biek lortuko dute saria: San Miguel ligara igotzeko kanporaketan aritzea. Gaur-gaurkoz, Zierbena eta Isuntza dira buruan, eta urrun antzean dute Santurtzi, hirugarrena. Zierbenak 11 puntu ateratzen dizkio Santurtziri, eta Isuntzak, zortzi. Gaur dute aukera aurreneko biek saria irabazteko bidean jartzeko. Santurtzik, aldiz, handiren bat egin behar du gaur eta hurrengo bi estropadetan, eta beste bietako batek huts handiren bat egin.

Behean, ematen du Camargo izango dela maila galduko duena, oso urrun dituelako aurrekoak. Jaisteko kanporaketa azken-aurrekoak jokatuko du, eta Orio (azken-aurrekoa), Zarautz eta Busturialdea lau puntuan daude.

KAE 2koak, Castro Urdialesen

Eguneko beste estropada Castro Urdialesen izango da (18:00), eta KAE 2ko azken bosgarren jardunaldia jokatuko dute. San Pedro B da sailkapeneko buruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.