Kuban omenaldi jendetsuak egin dizkiote Chavezi, probintzietako hiriburuetan

2013ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Kuban eragin berezia izan du Hugo Chavezen heriotzak. Milaka herritarrek parte hartu zuten atzo gobernuak Habanan eta probintzietako hiriburu guztietan deitutako omenaldietan. Raul Castro presidenteak Santiagoko ekitaldian parte hartu zuen, Venezuelara abiatu aurretik. Iraultzaren plazan Chavezen irudi bat jarri zuten, eta Castrok lore bat utzi zuen haren oinetan. Chavezek Kubara egindako bidaietako batean bisitatu zuen Santiago. Habanan, berriz, Iraultzaren Jose Marti plazan egin zioten omenaldi nagusia, isiltasunean eta lerro luze bat osatuta, Juventud Rebelde egunkariaren arabera. Plaza horretan jaso zuen Chavezek 2006an Unescoren Jose Marti Nazioarteko Saria, Latinoamerikako eta Karibeko integrazioaren alde jardun dutenei eskainia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.