Irakurleek diote taldea gai izango dela aurrera egiteko

Bileran izan direnek kazetaren ekarpenak goratu dituzte, eta hari laguntzeko ahalegina egiteko deia egin dute
Batzarrean bildutakoak, Larrarteren azalpenak entzuten.
Batzarrean bildutakoak, Larrarteren azalpenak entzuten. GORKA RUBIO / ARP

Jon Olano -

2011ko azaroak 27

«Lortuko dugu» esaldia entzun zen bileran bildutako pertsona askoren ahotan, Larrarteren hitzak entzun eta gero. Galdetutakoen iritziz, komunikazio taldeak beteko du 100 euro emateko prest dauden 5.000 lagun biltzeko erronka, euskararen normalizaziorako bidean, beharrezkotzat baitute BERRIAren proiektuaren iraupena. Jende anonimoak eta aurpegi ezagunak izan ziren batzarrean; denek gustura eman zuten iritzia.

IÑAKI IBARRA

«Zuzendaritzak proposatu duen bidea egokia da, egoera ekonomikoa ikusita»

«Egoera ikusita» taldeko zuzendaritzak proposatutako bidea egokia dela iritzi dio Iñaki Ibarrak, bileran parte hartu zuen BERRIAlagunetako batek. Gastuak murriztea sarritan beharrezkoa dela uste du, baina BERRIAn nahikoa murrizketa egin dituztelakoan da. Ibarraren ustetan, webgunearen erabiltzaileei ez ezik, harpidedunei ere diru galerak murrizteko ahaleginak egiteko eskatu behar zaie, eta kazeta etxera eramateak eragiten duen gastua oroitarazi du. Dena den, itxaropentsu da: «Ea lehenbailehen lortzen dugun diru hori».

ANA MARI UGALDE

«Behar dituen lagunak lortuko ditu BERRIAk, euskaldunak nahiko kaskagogorrak baikara»

BERRIAlaguna egitasmoarekin «nahiko ados» dagoela esan du Ana Mari Ugalde irakasle erretiratuak, egungo egoera ekonomikoa aintzat hartuta, komunikazio taldeak zailtasunak izatea «espero» baitzuen. Hala ere, Ugaldek ez du zalantzarik taldea gai izango dela behar dituen lagunak biltzeko: «Lortuko ditu, euskaldunak nahiko kaskagogorrak baikara».

IÑAKI ZABALETA

«Lortuko dugu, hain garrantzitsuak baitira euskarazko egunkariak»

Ehun euroko kuota ordainduz laguntzeko prest dauden 5.000 pertsona topatzea «lorgarria» delakoan da Iñaki Zabaleta EHUko irakasle eta Sorturen sustatzaileetako bat: «Lortuko dugu, batez ere hain garrantzitsuak baitira BERRIA eta Hitza-k eta, oro har, euskarazko egunkariak». Komunikazio proiektuari eutsi ahal izateko «ahalegin berezi bat» egiteko eskatu die Zabaletak herritarrei: «Eskua elkarri eman, eta izugarri lagundu behar diogu elkarri».

JASONE MENDIZABAL

«Erakutsi dugu merezi duten proiektuen alde sostengua emateko prest egon garela»

Topaguneko lehendakari Jasone Mendizabal ziur da BERRIAk beteko duela behar duen lagun kopurua elkartzeko asmoa: «Euskaldunok erakutsi izan dugu merezi duten proiektuen alde sostengua emateko prest egon garela». BERRIAren eta tokiko hedabideen premia ekonomikoak «izugarriak» direla aitortu du Mendizabalek, baina proiektuaren bideragarritasunean «konfiantza osoa» duela adierazi du: «Orain arte eutsi izan diogun bezala, hemendik aurrera ere eutsiko diogu. Ziur lortuko dugula».

PAUL BILBAO

«Herri honek ilusioz erantzuten die halako deiei; BERRIAk izango ditu behar dituen lagunak»

BERRIAk «gure hizkuntzari eta euskaraz bizi nahi dugunoi» egindako ekarpena goraipatu du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok. Hizkuntz normalizazioak euskarazko komunikazio taldearen beharra duela nabarmendu du, eta haren iraupenari lagunduko dion «abaraska hori ahalik eta aberatsena» izateko nahia adierazi du. Irakurleen erantzunarekin baikor da Bilbao: «Herri honek beti ilusioz erantzuten die halako deiei, eta ziur naiz BERRIAk izango dituela behar dituen lagunak».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Durango, atzo arratsaldean. Dena itxi behar dute 21:00etatik aurrera. ©Aritz Loiola / FOKU

Alarma egoera ezartzea erabakiko du gaur Espainiako Gobernuak

Edu Lartzanguren

Ministroen Kontseilu berezia egingo dute gaur dekretua sinatzeko, besteak beste Hego Euskal Herriko gobernuburuek eskatuta.

 ©JON URBE / FOKU

«Onartezina da bihar txertoa heltzea eta horretaz gogoetarik egin gabe egotea»

Arantxa Iraola

Txertoa lortzeko ikerketek, hura jartzeko garaia heltzen denerako ezarri behar diren irizpideek, itaun etiko ugari ekarri dituzte. Horietaz gogoetan ari da Ausin, eta, oro har, izurriaren inguruko auzi etikoez. Hitz hau darabil usuenik: «Gardentasuna».

Jaten emateko lizentziarik ez duten ostatuetako bat, Maulen, estadioaren parean, halabeharrez hetsirik. ©GUILLAUME FAUVEAU

Etxeratze aginduak ez du karismarik

Ainize Madariaga

COVID-19ren kontrako manuek ezinegona eragin dute hainbat herritarren artean. Hiru ostatuk ezin dute ireki Maulen. Zabal dezaketenek ez dakite norat buruz doazen

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna