Buruz buruko txapelketa ostiralean hasiko da, Zestoan

2014ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Buruz buruko txapelketa ostiralean hasiko da, Zestoako pilotalekuan. Joseba Ezkurdiak jokatuko du han, gaurko aurkezpenean egokitzen zaion aurkariarekin. Aurkezpena Bilbon izango da, Club Deportivo pilotalekuan (12:00). Ezkurdiak behetik ekingo dio, Elezkano II.ak, Untoriak, Arretxek, Jaunarenak, Albisuk, Zabaletak eta Retegik bezala. Zerrendaburuei dagokienez, Idoatek beteko du Bengoetxearen hutsunea. Txapelketak iazko eredu bera izango du, eta, atzerapenik egon ezean, sei astean hasi eta bukatu egingo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.