Crystal Fighters, Belako, Izal eta Chet Faker BBK Live festibalean izango dira

Uztailaren 10etik 12ra egingo da jaialdia, Bilbon; Franz Ferdinand eta The Black Keys izango dira talde nagusiak

Erredakzioa
Bilbo
2013ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Crystal Fighters, Belako, Izal, Chet Faker, Shaka Ponk eta La MODA taldeak gehitu dituzte antolatzaileek Bilboko BBK Live jaialdiaren programaziora. Musika festibala datorren urteko uztailaren 10etik 12ra egingo da, ohi bezala, Kobetamendin, eta Franz Ferdinand eta The Black Keys taldeak izango dira talde nagusietako bi.

Aipatutakoez gain, besteak beste, honako artista hauek joko dute BBK Liven: Phoenix, Jack Johnson, Imagine Dragons, MGMT, The Lumineers, Los Enemigos, White Lies, Poliça, El Columpio Asesino, Elliott Brood, Dorian, John Talabot eta The 1975.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.