UPNko sektore kritikoak ezohiko biltzarrera deitu nahi du

Militanteen %25en sinadurak bildu behar dira biltzarrera deitzeko, eta, ondoren, Kongresua antolatu behar da

joxerra senar
Iruñea
2014ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Urak nahasi daude UPNn. Barcinak ustelkeria kasua saihestu nahi duen arren, alderdi barruan mugimenduak hasi dira jada. Aurretik ere, haren gestioak kritika ugari jaso ditu, baina, zatiketak gobernua gehiago ahulduko zuen beldurrez, ez dira jendaurrean mugitu. Azken gertaerek egonezina handitu eta dena aldatu dute. Noticias taldeak atzo jakinarazi zuenez, sektore kritikoko militanteek sinadurak bildu dituzte ezohiko biltzar batera deitzeko. Biltzarrak Kongresua antolatuko luke.

UPNko estatutuen arabera, militanteen %25en sinadurak bildu behar dituzte. Kongresua bi hilabeteren buruan antolatu beharko litzateke. Mugimendua Erriberako bazkideen artean hasi da, eta, komunikabideak dioenez, helburua Barcina kanporatzea da.

Dena den, hori dena ikusteko dago. Batik bat, hauteskundeen aurretik Barcina kentzeko saio batek UPN asko ahuldu dezakeelako kanpainari begira. Oso ezbai zaila izango dute militanteek, iazko martxoko Kongresukoa baino are zailagoa. Barcina kanporatuz gero, hautagai berriak denborarik ez izateaz gain, nekez egin dezake diskurtso berririk gobernuaren kudeaketa kritikatu gabe. Barcinak jarraituz gero, berriz, ezinezko egingo luke PSNrekin hauteskunde osteko itunik egitea. Sektore kritikoa, dena den, hasi da mugitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.