Larrepetit

Segurtasun aitzakia

Ainhoa Beola.
2011ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Erasorik izan ez dadin, mugak eta baldintzak erasotuarengan edo erasotzailearengan jarri behar dira?

Ibilbide bat irainpean, pankartez inguraturik, plastiko beltzez josirik eta poliziez kondonaturik egitea, inzidentzia gabekoa kontsidera al daiteke?

Hondarribiako alarde mistoak 15 urteotan pairatu dituen erasoen artean hainbat herritar, instituzio, arduradun politiko eta epaitegietako sententziek eragindakoak jasan behar izan ditu.

Eta aurten ere ez zitekeen besterik espero, diskriminazioaren aldeko ibilbidean instituzioek izan duten jarrera aktiboa lotsarik gabe mantendu baita urteotan zehar bake soziala ahotan darabiltenen aldetik.

Horregatik Barne Sailak segurtasunaren aitzakipean, nori eta alarde mistoari murrizketak aplikatu dizkionean, nori eta erasoak etengabe jasaten dituenari, nori eta jaia berdintasunean eta normalidadean bizi nahi duenari, mugak hari eta ez besteri jarri dizkionean, zurikeriaren uretan gabiltzala dudarik ez da.

Inork eska lezake herri, herritar eta jai librerik, ordezkatzen gaituzten arduradunek anitza den espresioa babestu eta bazterketa eragiten dutenak baldintzapean jarri beharrean, biolentzia hori guztia pairatzen ari direnak zigortzen dituenean?

Inork jo dezake demokratatzat bere burua, martxa konpartitu eta inklusibo batean parte hartzen ari direnak iraintzen, erasotzen edo instituzionalki artatzen ez dituenean?

Nork egin dezake Jaurlaritzako Barne Sailak ez badu Berdintasun Legeak argiki jasota duenari uko egin eta segurtasunaren aitzakian trantsito eta espazioaren okupaziorako mugak erasotuei jartzea, eta inondik ez erasotzaileei?

Auzo lotsa eta amorrazioasortuko zait, hurrengo eraso matxistaren aurrean irainak, sententziak eta neurri baztertzaileak indarrean jarri dituzten hauek, zer ari den gertatzen galdetuko dutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.